Zure bidean - Hesian
Bidai hau laburregia da
Zulo ilunean negar egiteko
Zurea ez den borroka
Mingarri batean burua galtzeko
Aldatu aurpegi hori
Utzi denborari bereak egiten
Ez jarraitu beldurrari
Ez dizu utziko zarena sentitzen
Zuk ere badaukazu
Argia ikusterik
Zuk ere izan nahi duzu
Askea zure bihotzarekin
Ahaztu sufrimendua
Besarkatu gogor ondoan duzuna
Gozatu bizitzarekin
Maitatu arnasa bukatu artean
Ikasi pauso bat ematen
Eskuak lotuta hondoratu gabe
Ibaia izango baita
Itsasora iristeko indarraren jabe
Zuk ere badaukazu
Argia ikusterik
Zuk ere izan nahi duzu
Askea zure bihotzarekin
Zure irribarre batek
Duen indarra
Ez galdu oroitu
Izan zarena
Heldu bizitzako doinu soinu ederrenak
Aurrerapauso bat eman
Zure bidean
Zuk ere badaukazu
Argia ikusterik
Zuk ere izan nahi duzu
Askea zure bihotzarekin
Badaukazu
Argia ikusterik
Zuk ere izan nahi duzu
Askea zure bihotzarekin