Haizea Dator Ifarraldetik-Xabier Lete

Haizea Dator Ifarraldetik

歌手:Xabier Lete

专辑:Eskeintza

时间:1991-05-16

    使用手机浏览器「扫一扫」

    在手机上保存,获得更好体验

标签
歌词

Haizea Dator Ifarraldetik - Xabier Lete

Haizea dator

Ifarraldetik

Hego berotik

Ekaitza

Ez da nabari

Lanbro artean

Asaba zaharren baratza

Eguneroko

Lagunak ditut

Beldurra eta

Zalantza

Ardo txar honek

Eragiten dit

Noraezeko

Balantza

Itzal gaiztoak isurtzen dira

Mendi hegaletan behera

Argi apalak

Badoaz laster

Bat batean itzaltzera

Izen zehatzak

Uzten ditugu

Erortzen zulo beltzera

Prestatzen gera

Etxe hustua

Arrotz guziei saltzera

Etxea hustuz

Badoa ere

Noizbait bazuen

Biztunik

Ez dut onartzen

Ordez datorren

Maizter aldrebes hiztunik

Nahi ez badugu

Denon artean

Eraman karga

Astunik

Gurdi okerra

Zuzen lezakeen

Dotrinarikan ez dut nik

Agur oihanak agur itsaso

Atariko lizardia

Imajinetan

Izkutatzen zait

Hurbileko izadia

Odolarekin

Pozointzen dugu

Herri baten izerdia

Irrintzi gorriz

Auzika dator

Irabazleen

Zaldia

展开显示全部歌词