
在手机上保存,获得更好体验
Munduaren zilborra - Idi Bihotz
Negu gorrian adaxka iharrak
Edurte zaharra urtzen al
Da eguzki barritan
Alabaina urtaroen bueltan
Urunarik ez dau egiten
Balizko errotak
Arrazoia indar ostendua
Itsasoaren barealdiari
Jarraitzen deutso
Bortizki denboraleak
Zurrunbilo begiak murgilduz
Norabidea galduta itsukerian
Indarra arrazoi agerian
Mundua jira biraka
Uste hutsa gure zilborra
Dala ardatza
Zirkinik bere egin barik
Betiko ildoan uztarria
Lepoaren gainean
Usteak erdi ustel kirastuak
Mundua jira biraka
Uste hutsa gure zilborra
Dala ardatza
Alde bi dauka txanponak
Zenbat buru hainbat
Aburu dino esaerak