Itzartu-Sukena
    使用手机浏览器「扫一扫」

    在手机上保存,获得更好体验

标签
歌词

Azken boladan

neure barrenean

maiz pentsatzen dut

bizitzak nora naraman.

Neuk egin al dut

nahi dudan bidea

edo hartuko dut

besteek nahi dutena.

Gizartearen

Molde itxietan

Ez dira sortzen

Norbere aukerak

Etorkizunaz

kezkatzen gara baina

Non ote dago oraina,

begi-bistan badoana

Itzartu barne-hotsak

isildutako oihuak

hautatzen duzun norantzan

gainditu dauden arantzak

hauspotu bizi-sugarra…

errautsen beldur ez gara

Beldur ez gara!

Maiz entzuten da

Hainbaten ahotan

Badut amets bat

Beteko dut ahal denean

Baina benetan

Noiz da une onena

Gerorako uzten dena

Haizearekin aldentzen da.

Itzartu barne-hotsak

isildutako oihuak

hautatzen duzun norantzan

gainditu dauden arantzak

hauspotu bizi-sugarra…

errautsen beldur ez gara

Beldur ez gara!

展开显示全部歌词