在手机上保存,获得更好体验
Etxean ikusten dudan giroa
Ez da betikoa gauzak aldatzen doaz
Ez dakit zeri buruz dauden eztabaidatzen
Baina ikusi dut nola aitak jada ez du laztantzen ama
Oihuak! (oihuak) nire atzetik datoz
Logelara jolastera bidali naute berriro
Beldurra! (beldur naiz) nahiz eta amak esan
Dana konponduko dala eta ez larritzeko
Sentimenduen nahasketa
Nahastearen nazka hau da
Itxaropenik ez duen
Amaiera dut buruan
Eta ez dakit nola ihes egin... Amets gaizto honetaz
Nahiz eta hamar urte izan, barrutik indarrak atera behar ditut
Besarkadekin ezin dut, zuen harremana konpondu
Gaueroko zartakoak, nire burutik ezabatu
Ea nire errua den, behin ta berriz amari galdetuz
Urtebete igaro da jada
ta harritzen nau zenbat istripu izan ohi dituen amak
eta nire inozentzian murgilduta
pentsatzen dut ez dala hain zaila eskailerak igotzea