Brodatzen Ari Nintzen-Haizea

Brodatzen Ari Nintzen

歌手:Haizea

专辑:Euskarians

时间:2003-10-30

    使用手机浏览器「扫一扫」

    在手机上保存,获得更好体验

标签
歌词

Brodatzen Ari Nintzen - Haizea

Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk

Aire bat entzun nuen itxasoko aldetik

Itxasoko aldetik untzian kantaturik

Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana

Jin zaiten afaitera hantxet deskansatzera

Hantxe deskansatzera salaren ikustera

Andre gazte xarmanta zu sar zaite untzira

Gurekin afaitera hantxet deskansatzera

Hantxe deskansatzera salaren ikustera

Andre gazte xarmanta igaiten da untzira

Han emaiten diote lo bellarra papora

Eta untzi handian lo dago gaixo haurra

Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna

Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura

Hartu nauzun lekura aita amen gortera

Andre gazte xarmanta hori ezin egina

Hiru ehun lekutan joanak gina aintzina

Ene meneko zira orai duzu orena

Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata

Bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera

Aldiz haren arima hegaldaka zerura

Hiru ehun lekutan dago itxas leihorra

Oi ama anderea so egizu leihora

Zure alaba gaixoa uhinak derabila

展开显示全部歌词