Argi iluna - Hesian
Ateak ixten
Dituzunean ez duzu entzuten
Esaten dizudana
Horregatik
Jartzen dizkizut
Hitz hauek begien aurrean
Aurrean
Infernu hortan
Sartu zarenean
Gogoratu ezazu
Nor garen
Jaso burua
Ta esan baietz
Indarra ta argia soberan
Daukagula
Zure mina
Ezagutzen dut
Zure zauria sentitu ahal dut
Neuk ere
Baina begira
Nazazu orain
Gezurrak amaitu dira
Betiko
Argi iluna
Nor da honen erruduna
Heldu nazazu
Izan gaitezen nahi duguna
Nahi duguna
Ez al diogu
Aurpegia eman
Etorri den guztiari
Ez al gara
Ez al gara
Altxatu indartsuago
Kementsuago lurrera erori ondoren
Argi iluna
Nor da honen erruduna
Heldu nazazu
Izan gaitezen nahi duguna
Argi iluna
Nor da honen erruduna
Heldu nazazu
Izan nahi duguna
Nahi duguna